XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3) Zer da airea?
Airea gas batzuren nahasketea da.

Horreetako bat oxigenoa deitzen da eta oso garrantzitsua da bizidunentzat.

- Entzun dozue OXIGENO hitza? Bai?
- Zertarako balio dau ba?.

- Badakizu Everestera doazan mendizaleak zergaitik eroaten dabezan OXIGENO botilak?.

Zenbat eta gorago joan airean dagoan OXIGENO kantitatea gitxiagotuz doa.

Baina erne, guk arnasea hartzerakoan ez dogu OXIGENOA bakarrik hartzen.

Sudurretik edo ahotik eguratseko airea irunsten dogu.

Aire hori biriketara doa, eta honeek, aireak dauan OXIGENOA zurrupatzen dabe.

Airean oxigenorik ez balego, ezingo geunke arnasarik hartu eta ito egingo gintzatekez.